Lege oharra

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako indarrean dagoen araudiaren (abenduaren 13ko, 15/1999 Lege Organikoa) eta Gizartearen Informazio Zerbitzu eta Merkataritza Elektronikoko araudiaren arabera (Uztailaren 11ko, 34/2002 Legea), ezagutzara ipintzen ditugu www.insitelsa.es web orrialdearen bidez egindako operazio guztietara (kontsultak, aurreko hitzorduak, informazio eskaerak, etab.) aplikatzen diren hurrengo baldintza orokorrak.

1. Legezko datuak

INGENIERIA DE SISTEMAS Y TELEMANDO, S.A.U. (aurrerantzean INSITEL) egoitza soziala: Parque Empresarial Abra Industrial s/n, (Edificio TECUNI), 48530 Ortuella (Bizkaia) eta IFK: A95439584, www.insitelsa.es domeinuko titularra izanez, Bilboko Merkataritza erregistroan behar bezala inskribatuta.

2. Jabetza intelektuala

Web-aren eta bertan agertzen diren elementu eta eduki guztien jabetza intelektualaren eskubideak INSITEL-ek dauzka.
Orrialde honen edozein aldaketa egitea guztiz debekatuta dago. INSITELek ez dauka baimendu gabeko aldaketek edo manipulazioek ondoriozta dezaketen inongo erantzukizunik. INSITELek ez du inongo lizentziarik ezta bere jabetza industrial eta intelektualaren gaineko eskubideen inolako baimenik ematen, ezta beste edozein jabetza edo web, zerbitzu edo edukiekin erlazionatutako eskubiderik.

Guztiz debekatuta dago web honen edukien kopia osoa edo partziala egitea, iturria aipatu edo berariazko baimena eskatu ezean. Baimendu gabeko web honen informazioaren erabilerak zein INSITELen jabetza intelektual eta industrialen eskubideetan eragindako kalteek, beharrezkoak diren ekintzak burutzea eragingo du, eta, bere kasuan, aipaturiko ekintzetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak izatea.

3. Erabilera baldintzak

Web honek erabilera pertsonal eta doakoa duen informazio izaera dauka.

a) Legezko erabilera.
Web orrialde honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak legeek ezarritakoa betetzera behartuta daude. Erabiltzaileak web-a eta bere zerbitzuak helburu edo legez kontrako efektuekin edo beste pertsona batzuen eskubide eta interesen kalterako erabiltzeari uko egingo dio. Erabiltzaileak nolanahi ere mindu, ezgaitu, gainkargatu edo web-a eta bere zerbitzuak hondatu edo hauen erabilera arrunta galarazteari uko egingo dio.
Aipaturiko beharra hausten dutenek, web-eko titularraren aurrean erantzun beharko dute.

b) Akatsen bermea.
INSITELek ez du web-eko sarbidean ezta bere edukietan akatsen inexistentzia bermatzen. Izaera ofizialeko argitalpenak aipatu edo erreproduzitzen badira, aipaturiko erreprodukzioek informazio izaera izango dute soilik, eta baliagarri hartuko da buletin edo iturri ofizialean argitaratutako argitalpena.

d) Zerbitzuaren erabilgarritasuna.
INSITELek, edonoiz eta aurreko abisurik gabe, bere web-ean edukitako informazioan, konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak egiteko ahalmena dauka. INSITELek ez du webaren eta zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraitasuna bermatzen. Posible den heinean, webaren funtzionamenduan eta zerbitzuan dauden etenak aurretiaz ohartaraziko dira.
INSITELek webaren funtzionamenduaren eta zerbitzuen jarraitasun ezaren ondorio izan ahal diren edozein kalte, galera eta erantzukizun kanpo uzten ditu, baita erabiltzaileek webaren erabilerari eta zerbitzuei sortutako iruzurrak eta webaren eta zerbitzuen hutseginkortasunak ere.

4. Edukitako informazioaren erabileraren erantzukizuna

Erabiltzailea kontziente da, eta webeko zerbitzuen eta edukien erabilera bere erantzukizuna direla boluntarioki onartzen du. Webeko sarbidea eta bertan edukitako informazioaren erabileraren erantzukizuna erabiltzaileak dauka. INSITELek ez du sarbidea ezta informazio erabileran gerta daitekeen ondorioen inolako ardurarik ezta erantzukizunik hartuko.
INSITELek ez du webean aipatzen diren beste batzuen esteken edukien erantzukizunik hartzen.

5. Izaera pertsonaleko datuen babesa

INSITELen zerbitzu edo orrialdeetara sartzeko izaera pertsonaleko datuen bilketa beharrezkoa bada, datuak indarrean dagoen Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko legearen arabera tratatuko dira. Emandako datuak Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko Erregistro Orokorrean inskribatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu baten gordeko dira.
INSITELek datu babesen inguruan indarrean dagoen legeria betetzen du, bildutako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko prozedura administratibo eta teknikoak hartuz.
INSITELen pribatutasun politikak erabiltzaileari bere datuetara sartzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta datuen oposizioa aurkezteko aukera bermatzen dio, horretarako posta arruntez hurrengo helbidera zuzendu beharko da:

Parque Empresarial Abra Industrial s/n
(Edificio TECUNI)
48530 Ortuella (Bizkaia)

6. Lege aplikagarria eta eskumena

Web orrialde honen erabilera Espainiako legeagatik zuzentzen da, erabiltzailearen legezko ingurunearen independentziarekin. Baldintza hauen interpretazioan ager daitekeen edozein gatazka, INSITELek bere jarduera finkatuta duen lekuko auzitegietan ebatziko da.
Helbide elektronikoa erraztuz gero, INSITELek emandako zerbitzuekin erlazionatutako informazioa jasotzeko baimena ematen dela ulertzen da.

Top