Telekomunikazioak

Euskal Trenbide Sarea

Amaña-Ardantza tartearen sare eta komunikabide sistemak.

  • Amaña-Ardantza fitxa
    Amaña-Ardantza fitxa
  • Amaña-Ardantza fitxa
    Amaña-Ardantza fitxa

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Telekomunikazioak, trenbideak.
BEZEROA: ETS / RFV (Euskal Trenbide Sarea).
TEKNOLOGIAK: Sare azpiegiturak, kableatuak, sareen elektronika, bideo-zaintza, interfonia, megafonía, sarbide kontrola, kronometria.
HELBURUA: Bilbo-Hendaia linearen Amaña-Ardantza tarteko komunikazio sistema eta kableatuen berriztapena.

Erronka

ETS-ren Bilbo-Hendaia linean dagoen Amaña-Ardantza tartearen komunikazio instalazioaren diseinu, horniketa, instalazio eta abian jartzea.

Egindako lanak

Amañako geltoki berrian eta aipatutako tartean ondorengo sistemen instalazioa burutu da:

  • Sare nagusiaren azpiegitura fisikoa (zuntz optikoa eta kuadreteak).
  • Igorpen sistema digitala (SDH / PDH eta IP sareak).
  • Telefonia sistemak.
  • Bezeroak ohartzeko sistemak (teleadierazgailuak, megafonía, interfonia eta kronometria).
  • Segurtasun sistemak (bideo-zaintza eta sarbide kontrolak).

Ondorengo fabrikatzaileen ekipoak erabili dira: Enterasys-Extreme, Huawei, Vigilant, Optimus, Dorlet.

Emaitzak

Sistema guztien instalazio eta abian jartzea arrakastatsua izan da, trenbideen eguneroko funtzionamendua aztoratu gabe. Amañako geltoki berria bezeroaren sarean ezin hobeto integratu egin da.

Bilboko Portu Agintaritza

Pankorboko (Burgos) Logistika Terminalaren segurtasun eta bideo-zaintza sistemen instalazioa.

  • Bilboko Portu Agintaritza
    Bilboko Portu Agintaritza

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Telekomunikazioak.
BEZEROA: Bilboko Portu Agintaritza (APB).
TEKNOLOGIAK: Bideo-zaintza, alarma zentrala, satelite bidezko interneta.
HELBURUA: Instalazioan bideo-zaintza eta segurtasun sistemen ezarpena.

Erronka

Gure bezeroak Pankorboko logistika terminal ferroportuarioan segurtasun sistemak ezartzeko premia zeukan.

Egindako lanak

Aukeratu den ebazpena hurrengoa izan da:

  • Barru eta kanpoko hainbat kamaraz osatutako bideo-zaintza sistemaren instalazioa.
  • Alarma central hartzailerekin konektaturik dauden alarma zentrala, kanpoko txirrina, infragorri detektagailu eta detektagailu magnetikoez osatutako segurtasun sistemaren ezarpena.
  • Satelite bidezko internetaren instalazioa.
  • Kable lapurketaren aurkako sistemaren ezarpena.

Emaitzak

Sistemaren ezarpenetik, hain beharrezkoak ziren segurtasun eta bideo-zainketa sistemak martxan jarri dira. Zainketa hauek, alarma hartzaile zentraletik hala nola Santurtzin kokatuta dauden instalazio nagusietatik kontrolatu daitezke.

Bilboko Portu Agintaritza

Getxoko kaian bideo-zaintza sistemen handitzea.

  • Bilboko Portu Agintaritza
    Bilboko Portu Agintaritza
  • Bilboko Portu Agintaritza
    Bilboko Portu Agintaritza
  • Bilboko Portu Agintaritza
    Bilboko Portu Agintaritza

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Telekomunikazioak.
BEZEROA: Bilboko Portu Agintaritza (APB).
TEKNOLOGIAK: Bideo-zaintza, TZI, komunikazio sareak, zuntz optikoa, zelosia dorreak.
HELBURUA: Getxoko kaia instalazioan bideo-zaintza sistemaren ezarpena.

Erronka

Gure bezeroak Getxoko kaiak bideo-zaintza sistema ezartzeko premia zeukan.

Egindako lanak

Aukeratu den ebazpena 13 metroko 4 zelosia dorre instalatzean datza, bakoitzean kamara bat ipiniz. Instalazioak Santurtzin dagoen Kontrol gunearekin komunikazioa izan dezan, beharrezkoa izan da zuntz optikoa hedatzea.

Emaitzak

Sistemaren ezarpenetik, Santurtzin kokatutako Kontrol gunetik kontrola daitezkeen bideo-zaintza sistemak abian jarri dira.


Kontrola

Bilbao Exhibition Centre

BEC-en kudeaketa zentralizatuaren Scada-ren berrikuntza.

  • Bilbao Exhibition Centre
    Bilbao Exhibition Centre
  • Bilbao Exhibition Centre
    Bilbao Exhibition Centre
  • Bilbao Exhibition Centre
    Bilbao Exhibition Centre

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Azpiegiturak.
BEZEROA: Schneider Electric.
TEKNOLOGIAK: Scada Vijeo Citect.
HELBURUA: Kudeaketa zentralizatuaren Scada-ren berrikuntza.

Erronka

Gure bezeroarekin bat, Schneider Electric, BEC-en segurtasun eta instalazio elektromekanikoen gainbegiratze eta zentralizatutako instalazioen gestio sistemaren berrikuntza aurkezten da.

Gainera, aipatu behar da BEC-en kontrol sistema 100 PLC-z osatuta dagoela, eta berrikuntza prozesu honek ezin duela instalazioaren eguneroko funtzionamenduarekin interferentziarik izan.

Egindako lanak

Aplikazio berria Schneider Electric fabrikatzailearen Scada Vijeo Citect software plataformaren bidez garatu da. Jatorrizko funtzionaltasun guztiak mantentzeaz gain, bezeroak eskatutato hainbat hobekuntza implementatu dira.

Garatutako sistema berria bikoiztutako zerbitzariez osatuta dago, modu honetan sistemaren fidagarritasuna eta akatsen aurkako funtzionamendua ziurtatuta gelditzen da, hala nola, bere erabilgarritasuna.

Lan guztiak ingurumen birtualen bidez baieztatuak izan da, aplikazioa abian jartzerakoan instalazioaren ustiapenean eraginkortasun negatiborik izan gabe.

Emaitzak

Aplikazio berriaren abiaraztearekin, BEC-en azpiegiturak gainbegiratu ahal izateko, bezero finalak datorren urteei begira kontrol sistema sendo eta fidagarria edukiko du.

Euskal Trenbide Sarea

Amaña geltokiko Teleagintearen programazioa, konfigurazioa eta integrazioa.

  • Amaña (ETS)
    Amaña (ETS)
  • Amaña (ETS)
    Amaña (ETS)
  • Amaña (ETS)
    Amaña (ETS)

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Azpiegiturak.
BEZEROA: Euskal Trenbide Sarea (ETS / RFV).
TEKNOLOGIAK: Scada, PLC, Komunikazioak.
HELBURUA: Amaña ETS-ko geltokiaren kontrolezko teleaginte sistemaren integrazioa.

Erronka

Amaña trenbide geltokiaren instalazio elektromekanikoen integrazioa ETS geltokien teleagintean. Ekipo guztien programazioa egitea, hala nola, geltokian ezarritako PLC-tik kontrola eta gainbegiratzea, aginte postu ezberdinetan dauden Scada sistemekin integrazioa egin arte.

Egindako lanak

Kontrolari dagokionez, geltoki berria egungo Scada plataformarekin integratu da, bere gain instalazio berrien funtzionaltasuna (alarmak, gertaerak, joerak…) ziurtatzeko beharrezkoa den logika-kontrola ere garatu da.

Gainbegiratzeari dagokionez, kontrol sistema gela teknikoan dagoen PLC batez osatuta dago, zeinek geltokian dauden seinale elektriko guztiak bateratu egiten dituen. PLC-ak sistemaren programazioa gordetzen du.

Zehaztutako teknologia:

  • Gainbegiratzea:
    • Monitor Pro 7.2 Scada software-a.
    • VMWare ingurumen birtuala.
  • Kontrola:
    • Schnider Telemecanique M340 PLC-a.
    • Unity Pro XL software-a.
  • Komunikabideak:
    • Ethernet IP, MODBUS TCPIP.

Euskal Trenbide Sarea

Euskal Trenbide Sarearen Energia Teleaginketaren adaptazioa Ethernet komunikabideentzat.

Bizkaiko Garraio Partzuergoa

Kable lapurketaren detekzio sistema Urduliz-Plentzia tartean.

Bilboko Portu Agintaritza

Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketen kontrol sistemen berriztatzea.

  • Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
    Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
  • Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
    Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
  • Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
    Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
  • Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
    Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
  • Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak
    Gorlizko HUA eta Erlazionatutako Ponpaketak

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Ura.
BEZEROA: Bilboko Portu Agintaritza.
TEKNOLOGIAK: Siemens kontrola, Wonderware gainbegiratzea.
HELBURUA: Plantaren kontrol eta gainbegiratze sistemen berriztapena eta sistemaren integrazioa zentralizatutako saneamendu Scada-n.

Erronka

Gorlizko HUA-ren kontrol sistemen eta erlazionatutako ponpaketen (7) berriztapena, 2.000 seinale baino gehiagoko luzerarekin.

Lan ekintza guztiak plantaren eguneroko funtzionamendua ostopatu gabe burutu izan dira.

Egindako lanak

Siemens S5 PLC guztien ordezkapena, fabrikatzaile berberaren S7 ekipo berriengatik.

Gorlizko HUA-ren aginte postuarentzat Scadaaplikazio berri baten garapena, eta BUPP-en saneamendu sarean zentralizatutako kontrol sisteman (PCC) instalazio guztien integratzea.

Lan ekintza guztiak plantaren eguneroko funtzionamendua ostopatu gabe burutu izan dira.

Erabilitako teknologiak:

  • Kontrola: Siemens.
  • Gainbegiratzea: Wonderware Application Server (WAS).
  • Komunikazioak: Ethernet (F.O., GPRS, ADSL).

Emaitzak

Sistemaren berrikuntzarekin instalazioaren fidagarritasuna eta sendotasuna hobetu egin da, eta azpiegituren gainbegiratzearentzat funtzionaltasun handiagoa lortu da, aro berriko software-a erabiliz.


Elektrizitatea

Euskal Trenbide Sarea

Zuatzuko geltokiaren eta Amorebieta-Etxanoko geralekuaren erreforma elektrikoak.

Mantentzea

Eusko Trenbideak

Bilboko Trenbide eta Tranbiaren ticketing sistemaren mantentzea.

  • Ticketing ETS
    Ticketing ETS
  • Ticketing ETS
    Ticketing ETS
  • Ticketing ETS
    Ticketing ETS

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Trenbideak.
BEZEROA: Eusko Trenbideak.
TEKNOLOGIAK: Bidesari sistema, ticketing, makina kitatzaileak, sarbide makinak.
HELBURUA: Euskotren-en bidesari sistemari mantentzea eskaintzea.

Erronka

Gure bezeroak trenbide, funikular eta tranbiaren bidesari sistemaren mantentze ebazketa baten beharra zeukan.

Egindako lanak

Ebazpena, bidesari sistema, ticketing, sarbide makina eta geltoki bakoitzeko bateratzaileentzako prebentzio eta korrekzio mantentze zerbitzua eskeintzea da. Egindako lan nagusiak hurrengoak dira:

  • Bidesari eta ticketing sistemen aldizkako azterketa, beti ere funtzionamendu egokia izan dezaten, eta matxuren txikiagotzearen helburuarekin.
  • Ahalik eta azkarren bidesari eta ticketing sistema matxurei erantzun egokia ematea, urteko 365 egunetan zehar, hala nola, bandalismo gertaerei euskarri teknikoa eskaintzea.
  • Bidesari sisteman barne dauden ekipoen muntaketa-desmuntaketa (makina kitatzaileak eta ticket-en salmenta makinak).

Emaitzak

Mantentze zerbitzuaren ezarketa eta gero, FFCC, funikular eta tranbian gertatutako bandalismo eta matxura arazoak konpondu dira, baita, azaldutako behar izanei erantzuna eman zaie, esate baterako, behar izan diren makina eta equipo ezberdinak lekuz aldatu dira.

Bilboko Portu Agintaritza

Bilboko Portu Agintaritzaren komunikabide sistemen mantentzea.

  • Telekomunikazioak APB
    Telekomunikazioak APB
  • Telekomunikazioak APB
    Telekomunikazioak APB
  • Telekomunikazioak APB
    Telekomunikazioak APB

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Telekomunikazioak.
BEZEROA: Bilboko Portu Agintaritza (APB).
TEKNOLOGIAK: Sarbide kontrola, bideo zaintza, komunikazio sareak, ikus-entzunezko sistemak, soinu akustikoak, semaforoen eta argi publikoen kontrola, ontzien identifikazio sistemak, seinalizazio aldakorra.
HELBURUA: Telekomunikabide sistema eta instalazio guztien arrisku oroko erabateko mantentzea eskaintzea.

Erronka

Gure bezeroak arrisku oroko erabateko mantentze konponbide baten beharra zeukan, Bilboko Portu Agintaritzan dauden telekomunikazio sistema guztietan ezartzeko.

Egindako lanak

Mantenketa zerbitzuak Bilboko Portu Agintaritzaren ondorengo sistemak biltzen ditu:

  • Datu komunikazio sare sistemak eta WIFI sistema esparruak.
  • Bideo-zaintza eta monitorizazio sistema.
  • Sarbide kontrol sistema.
  • Inguruko detekzio sistema.
  • Eraikinetan ikus-entzunezko sistemak.
  • Biztanleen jakinarazpenerako ohar akustikoak.
  • Argi publiko eta semaforo sistemen teleagintea.
  • Untzien identifikazio sistema (AIS).
  • Led seinale aldagarrien sistema.

Zerbitzu honen helburua Bilboko Portu Agintaritzaren telekomunikazio sistemak etengabeko eboluzio teknologikoan mantentzea da. Horretarako, funtsezkoa da intzidentzia zenbakia murriztea, etengabe bere etekina hobetuz, sistema ezberdinen erabiltzaileen atsegina handituz. Horretarako, mantentze kudeaketa lanak burutu dira (mantentze prebentiboa, aktiboa eta proaktiboa).

Horrela, mantentze iharduera burutzerakoan, instalazio eta sistema berriekin zerikusia duten hedapen lan posibleak kontutan hartuko dira.

Emaitzak

Sistema berria ezarri denetik, Bilboko Portuan telekomunikazioen hainbat hedapen lan egin dira, hala nola egungo sistema ezberdin askoren eguneratze lanak, eguneroko funtzionamendu ona eta sendotasuna ziurtatzeko.

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren Tetra komunikabide ekipo eta instalazioen lehen mailako mantentzea.

  • Tetra Eusko Jaurlaritza
    Tetra Eusko Jaurlaritza
  • Tetra Eusko Jaurlaritza
    Tetra Eusko Jaurlaritza
  • Tetra Eusko Jaurlaritza
    Tetra Eusko Jaurlaritza

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Telekomunikabideak, irrati komunikabideak.
BEZEROA: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.
TEKNOLOGIAK: Irrati komunikabideak, Tetra komunikabideak, oinarri estazioa (BTS), errepikagailuak, sistema irradiatzaileak (antenak, kableak).
HELBURUA: Irrati komunikazio ekipoen lehen mailako mantentzea.

Erronka

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ibilgailu eta eraikinen Tetra komunikabide ekipoen lehen mailako mantentze zuzentzailea burutzea.

Egindako lanak

Zerbitzu honen helburua Tetra telekomunikabide sistemak etengabeko eboluzio teknologikoan egotea da, intzidentzia zenbakia murriztuz, etengabe bere etekina hobetzeko asmoarekin, eta sistema ezberdinen erabiltzaileen atsegina handituz. Horretarako, mantentze lan zuzentzaileak eginez, mantentze kudeaketa lanak burutu dira.

Emaitzak

Irrati mugikorren lehen mailako mantentzeak intzidentzien konponbide arina ziurtatzen du, ekipoak ahal bezain laster funtzionamenduan egon daitezen, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren eguneroko funtzionamendua normaltasunera bueltatu dadin (polizia, larrialdiak eta abar…).

Euskal Trenbide Sarea

Euskal Trenbide Sarearen geltokien instalazio elektromekanikoen teleagintearen mantentzea.

  • Teleaginte elektromekanikoa ETS
    Teleaginte elektromekanikoa ETS
  • Teleaginte elektromekanikoa ETS
    Teleaginte elektromekanikoa ETS
  • Teleaginte elektromekanikoa ETS
    Teleaginte elektromekanikoa ETS

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Trenbideak, instalazio elektromekanikoak, kontrola.
BEZEROA: Euskal Trenbide Sarea (ETS / RFV).
TEKNOLOGIAK: Scada, PLC.
HELBURUA: Euskotren geltokien instalazio elektromekanikoen kontrol sistemaren zuzentzea eta mantzentzea.

Erronka

Euskotren trenbidearen teleagintze programa eta instalazio elektromekanikoen prebentzio mantentzea eta mantentze zuzengarria. Aipatutako instalazioak honako hauek dira:

  • Elektrikoak: transformazio zentruak, gohi eta behe-tentsio kuadroak, argitazpen-sistemak eta abar.
  • Mekanikoak: igogailuak, larrialdietarako aireztapenak, EBA aireztapenak, eskailerak eta abar.
  • Sarbideak: pertsiana bilgarriak, ateak, balioztatze lineak, bidegabe sartzeak, sarbide kontrol sistemak eta abar.
  • Suteak: detekzioak, itzaltzeak, Sensa sistemak, ebakuazioak eta abar.

Instalazio hauen elementu gehienak teleagintearen bidez kontrola daitezke, eremuz banandutako agintearen bidez. Aginte hau urrutikoa edo zentralizatua izan daiteke. Ezaugarri honen ondorioz, automatizazioaren logika oso fidagarria izan behar du, hardware eta baita software-aren aldetik.

Zerbitzuak

Kontrol sarea 58 urrutiko PLC-z osatuta dago, eta gainbegiratze lanetaz arduratzen den sareak 11.000 I/O seinale baino gehiago kudeatzen ditu. Zerbitzu hauetan oinarritzen da:

  • Prebentzio mantentzea.
  • Mantentze zuzentzailea.
  • Mantentze proaktiboa.
  • Hot Line zerbitzua.
  • Ordezko piezen kudeaketa.

Teknologia

  • Kontrola:
    • Schneider Telemecanique PLC-ak.
      • PREMIUM.
      • M340.
      • TWIDO.
      • Momentum.
    • Unity Pro XL programazio software-a.
    • Concept 2.5 programazio software-a.
    • Unity Pro XL programazio software-a.
    • Twidosoft programazio software-a.
  • Gainbegiratzea:
    • Scada Monitor Pro 7.2 software-a.
  • Komunikazioak:
    • Azpiegiturak:
      • Eraztun formako zuntz optiko sarea (ETS da jabea).
    • Protokoloa:
      • Kontrola (Ethernet IP, MODBUS Ethernet).
      • Gainbegiratzea (Ethernet IP).

Bilbao Exhibition Centre

BEC Bilbao Exhibition Centre-en kontrol sistemaren mantentzea.

Euskal Trenbide Sarea

Bilboko Euskal Trenbide Sarearen trenbide eta tranbia energi sistemaren teleagintearen mantentzea.

  • Teleaginte energia ETS
    Teleaginte energia ETS
  • Teleaginte energia ETS
    Teleaginte energia ETS
  • Teleaginte energia ETS
    Teleaginte energia ETS

Fitxa teknikoa

SEKTOREA: Trenbideak, energia, kontrola.
BEZEROA: Euskal Trenbide Sarea (ETS / RFV).
TEKNOLOGIAK: Scada, PLC, Logytel (katenaria kontrola).
HELBURUA: ETS / RFV elektrifikatutako sarearen kontrol sistemaren zuzentzea eta mantentzea.

Erronka

ETS / RFV Trenbide eta tranbiaren energia ekipoen eta teleagintze programen mantentze zuzengarria eta prebentzio mantentzea. ETS / RFV trenbide eta tranbia sarea guztiz elektrifikaturik dago. Katenariaz, tentsio mozte elementuz, trakziozko azpiestazio elektrikoz eta transformazio elektriko zentruz osatuta dago. Instalazio hauen elementu gehienak teleagintearen bidez kontrola daitezke, eremuz banandutako agintearen bidez. Aginte hau urrutikoa edo zentralizatua izan daiteke. Ezaugarri honen ondorioz, automatizazioaren logikak oso fidagarria izan behar du, hardware aldetik eta baita software aldetik ere.

Zerbitzuak

Kontrol sarea 62 urrutiko PLC-z osatuta dago, eta gainbegiratze lanetaz arduratzen den 13.000 I/O seinale baino gehiago kudeatzen ditu. Zerbitzu hauetan oinarritzen da:

  • Prebentzio mantentzea.
  • Mantentze zuzentzailea (TBA 24 ordu / 365 egun).
  • Mantentze proaktiboa.
  • Hot Line zerbitzua.
  • Ordezko piezen kudeaketa.

Teknologia

  • Kontrola:
    • Schneider Telemecanique PLC-ak.
      • QUANTUM.
      • PREMIUM.
      • M340.
    • Katenaria ebakuntzarako bertako kontrol kuadroak LOGYTEL CM2 eta SSVC2D.
  • Gainbegiratzea:
    • Scada vijeo Citect 7.2 Service Pack 3 software-a.
    • Scada Monitor Pro 6.6 software-a.
    • Vijeo Designer 4.6 panel táctil HMI GT Series ukipen panel software-a.
  • Komunikazioak:
    • Azpiegiturak:
      • Fibra eraztun sarea (ETS da jabea).
      • SPDH ahots sarea (ETS da jabea).
    • Protokoloak:
      • Kontrola (Ethernet IP, MODBUS Ethernet, MODBUS).
      • Gainbegiratzea (Ethernet IP, GPRS).
Top