Balioak

Diagrama bat gehi bat hiru

Berrikuntza

INSITELek, berrikuntza aurrera pausu eta etorkizuneko berme bezala ulertzen du. Konpainiaren espiritu ekintzaileak presente dauden sektoreetan bere dibertsifikatze estrategia hobetzeko grinak bereizten du.
Horrez gain, I+G+b-n inbertsioa INSITELen apustu estrategikoetako bat da.

Konpromisoa eta ahalegina

Inplikazioa eta konpromisoa enpresaren helburuekin, leialtasun profesionala eta lanarekiko dedikazioa dira INSITELen lan egiten duten pertsona guztien ezaugarri.

Fidagarritasuna

INSITELek bere publikoarekiko harremanak finkatzen ditu. Bere ibilbide eta eguneroko lanek bere bezero, langile eta hornitzaileekiko konpromiso eta segurtasuna bermatzen dute.

Kaudimena

INSITELek bere jardueren garapenean teknologiarik eraginkorrena eta aurreratuena erabiltzeko ahalmena du. Goi-mailako prestakuntza duen talde batek eta hobekuntza teknikoen etengabeko erabilerak, enpresari kalitate, kostu, denbora, eraginkortasun eta jasangarritasun konponbideak eskaintzeko aukera ematen dio.

Bezeroari orientazioa

INSITELek bezeroaren asetzea lortu nahi du, bere behar izanei aurrea hartuz eta bere itxaropenak gaindituz.


Eginkizuna

Goranzko grafiko urdinaren diagrama

INSITELen eginkizuna kalitate hoberenarekin ingenieritza irtenbideak, sistemak, edukin teknologiko handiko informazio zerbitzuak eta balio erantsiko produktuak eskaintzen dituen proiektu enpresarial bat sortzea eta finkatzea da.


Ikuspegia

Telekomunikazioen eta kontrol eta integrazio sistemen merkatuetan zerbitzu teknologikoen enpresa erreferente bat izatea, etengabe eboluzionatzen eta moldatzen, teknologia aurrerakuntzetara eta bezero bakoitzaren espezifikotasunetara egokitzeko.


Kudeaketa politika

INSITEL kalitatearekin eta ingurumen-errespetuarekin konprometitutako enpresa da eta etorkizun batean sinesten duelako bezero garrantzitsuekin, erakunde publikoekin eta pribatuekin batera oraina hobetzen dabil.

SGS eta Premie ziurtagiriak


INSITELek merkatu gero eta lehiakogorrak behartutako Kalitate eta Produktibitate beharretara egokituz, eta langileen osasunean eragin negatiboa saihesteko, jarduera guztiak modu seguru batean kudeatu eta burutzen direla bermatzeko, Kudeaketa Sistema Integratua dauka, Erakundearen testuinguruan deskribatuta eta prozesuen bidez garatuta. Horretarako INSITELek hurrengo printzipioak aplikatuko ditu:

1 Bezeroak eskatutako produktuen beharren arreta fina jarriz, berak eskatutako entregatze epeak bizkortasun handienarekin beteaz bezeroen asetzea bilatzea eta ingurumen ikuspegitik ingurugiro zerbitzu eraginkorrago bat eskaintzea.

2 Antolaketa aldetik eraginkortasun handienaren bilaketa.

3 INSITELen Zuzendaritzaren aldetik, Prozesuetan Etengabeko Hobekuntza eta kutsaduraren aurkako prebentzioaren kompromisoa.

4 Pertsonen garapenaz arduratzea, komunikazioaren ardatz bezala informazio-bideak, heziketa, kontsulta eta parte-hartzea ezarriz, langile guztien inplikazioa eta kompromisoa erraztuz prebentzio eta kalitate helburuak lortzeko asmoz. INSITELen zuzendaritzak, bere langileen eta erakundearen izenean lan egiten duten langileen, kalteen eta osasunaren hondatzearen aurkako prebentzioarekiko konpromisoa onartzen du.

5 Prebentzio jardueren garapenerako baliabide nahikoak esleitzea, baita langileentzat arrisku gutxiago duten prozesuak, teknikak eta materialak aukeratzea.

6 Segurtasun, Lan Osasun eta Ingurumen Osasun kontuetan legeria aplikagarriaren betetzea eta erakundeak izenpetzen dituen gainontzeko baldintzak guztiak betetzea ere.

Top